Silence is not enough

(for John Cage)
_
Instalazio ez-soinuduna espezifikoa (2016)
Gipuzkoako Artista Berrien erakusketa kolektiboan
Koldo Mitxelena Kultureneako erakustaretoa, Donostia.

silence_05
_

Liburuak hamaika irakurketa eta hamaika aukera eskaintzen ditu, guztiak isiltasunean bilduta, areto honetan eta liburutegi honetan bezala. Soinuaren aldez aurretiko baldintza isiltasuna da. Grabazio unetik entzute unera arte, isiltasuna funtsezko bezala agertzen da soinudun arte praktika ulertzeko, paradoxa batez deskribatzen baita: absentziaren presentzia.

2007an, John Cage-ren “Silence” (isiltasuna) liburua maileguan hartu nuen, Koldo Mitxelena liburutegitik; baina ez nuen inoiz itzuli, liburua desagertu zelako. Galdu egin zen, eta beste liburu berdin bat erosi behar izan nuen, beste isiltasun bat. Instalazio honetan erakutsitakoa liburu hori da, hain zuzen ere. 2016ko martxoaren 12ra arte maileguan hartu nuen. Hortaz, erakusketan ikusgai izan bitartean, liburutegikoek bi aldiz eskatu zidaten, nahiz eta liburua eraikinetik inoiz atera ez zen, liburutegiak eta Erakusketa Aretoak espazio arkitektoniko bera partekatzen baitute. Erakusketa zabalik egon bitartean, liburua ezkutuan itzuli zen liburutegian zegokion lekura: teknikoki, liburua ez zen itzuli, eta maileguan jarraitu zuen. Aurreko edizioetako batean Gipuzkoako Artista Berrien Programa beraren lehen saria irabazi zuen artista baten laguntza ordainezinari esker izan zen posible hori egitea.

_

“Hogei urtez artikuluak idatzi eta hitzaldiak eman ditut. Horietako askok ezohiko itxura dute, musikan erabiltzen ditudan antzeko metodoak baliatu ditudalako”. Horrela hasten da John Cageren Silence liburuaren hitzaurrea. Donostiako Koldo Mitxelena kulturunera doan edonork irakur dezake egunotan, gaztelaniazko bertsioan. Baina baldintza bat dago: ozen irakurtzea. Argi gutxiko gela batera sartu, aulki batean eseri, eta bi mikrofonoren aurrean liburua irakurtzen hastea proposatzen du Mikel R. Nietok. Gelaren kanpoan dagoen taulan oharra egiten du artistak: “Soinuaren aldez aurretiko baldintza isiltasuna da”.

Maite Alustiza

silence_01 silence_03 silence_02 silence_04 silence_06 silence_07 km_04 km_02 km_01 km_03 silence_web_km
_
ERVITIrekin elkarlanean.


_